Emakumea eta Neska Zientzialarein Nazioarteko Eguna
2018/2/11
Zientzia eta genero berdintasuna garrantzitsuak dira nazioarteko akordioen garapena lortzeko, haien barnean 2030 urterako Jasangarritasunaren Agenda. Azken 15 urtetan zehar nazioarteko komunitateak ahalegin handiak egin ditu emakumeak eta neskak zientziara hurbiltzeko. Zoritxarrez, oraindik emakumeak eta neskak zientzian guztiz partehartzetik bastertuak daude. 14 herrialdetan egindako ikerketa baten arabera, emakumeak batxilerrean, zientzietako master batean eta doktadarutzan graduatzeko portzetaiak dira 18, 8 eta 2, gizonenak 37, 18 eta 6 diren bitartean.
Emakumeak eta neskak zientzian aritzeko sarrera berdin eta osoa lortzeko helburuz, eta genero berdintasuna eta potere gehiago lortzeko, Natio Batuen Asanbladak A/RES/70/212 erabakia hartu zuen eta otsailak 11 Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna izatea erabaki zuen.
e-Bug proiektu europearra higienea bultzatzeko
2017/12/4
-Bug Ekimena Europako Batzordeak babestutakoa da. Haren xede nagusia da haurrak eta gazteak prestatzea higiene ohitura egokien, antibiotikoen erabilera egokiaren, eta txertoen erabileraren garrantziaz ohartarazteko eta mikrobio bidezko infekzio hedapenari aurrea hartzeko.
Gazteen osasunerako ekimen honek eskaintzen dituen baliabideen interesa ikusita, Lehen Hezkuntzakoak euskaratu egin ditugu. Helburu nagusia da baliabide interesgarriak irakasleen esku jartzea, ikasleak osasun-arloan hobeto prestatzeko eta haien zientziarekiko interesa areagotzeko.
Europako herrialde askok e-Bug ekimenean parte hartzen dutenez, baliabideak hizkuntza askotan eskura daitezke (gaztelera, ingelesa, frantsesa, alemana…) horretarako prestatu duten web orrialdean: http://www.e-bug.eu/ .
iIakaslearen gidoiak eta ikaslearen gelako jarduerak euskeraz:
https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/e-bug-ekimen-europearra
CRISPR, biologioteknologiaren iraultza
2017/11/29
CRISPR teknikak ia edozein laborategiri aukera ematen dio genoma editatzeko. Aurreko teknikak baino askoz merkeagoa izateaz gainera, errazagoa eta eraginkorragoa da. Ekar ditzakeen onurak handiak dira, baina kezkak ere sortu ditu.
2012an argitaratu zuten Sciencen Jennifer Doudnak eta Emmanuelle Charpentierrek bakterioen CRISPR-Cas9 konplexu entzimatikoa edizio genetikorako tresna gisa erabili zitekeela. Konplexu hori RNA gida batek eta Cas9 entzimak osatzen dute. Entzimak DNA mozten du, zehazki RNA gidak esaten dion tokian. Hala, genoma nahi den lekuan editatu daiteke, leku horrekiko osagarria den RNA sintetizatuta.
Nanorrobotak sendagiak bideratzeko
2017/07/1
Ben Feringa (Barger-Compascuum, Holanda, 1951)aurrekaria da dimentsio ñimiñoen ikerketan.
2016ko Nobel Saria jaso zuen Fraser Stoddart eta Jean-Pierre Sauvage ikerlariekin batera. Feringak lortu du lehen motor molekularra, kotxe bat lau gurpil dituena, ile bat baino mila aldiz estuagoa.
“Nire aurreikuspena da 30 edo 40 urtetan mediku batek mikro-submarino bat injektatu ahal izango duela eta tumore-zelula bat eraso edo botika bat garraiatu ahal izango duela. Nik egin dut adierazpen hau, 50 urtetan zirujau-errobot bat injektatuko dugu gorputzean. Hau zientzia fikzioa da, baina posiblea da”.
Birusak askatu dituzte Australian untxi-izurritearen aurka
2017/06/13
1859. urtean Thomas Austin kolono ingelesak untxiak eraman zituen Australiara lehen aldiz. Haren aurkako harraparirik ez zegoenez, azkar ugaldu eta sakabanatu ziren izurrite bat bihurtu arte. Kalkulatzen da 1920. urtean 10.000 milioi untxi basati zeudela.
Arazo larri horren aurrean, agintariek irtenbide bat eskatu zieten bioteknologoei. Hauek untxiak bakarrik erasotzen dituen birus bat genetikoki aldatu zuten eta calicivirus taldeko bat sortu zuten. 1.996an agintariek erabaki zuten birus hori Australian zehar ehundaka tokitan askatzea.
Horren ondorioz, untxi basatien 80&percent; hil egin zen.