"Unibertsoa egun batean: 13.700 milioi urteko bidaia"

  • 25/05/13 |
  • UPV/EHU-ko Paraninfoa (Bilbo) |
  • Kultura Zientifiikoko Katedra

Naukas y la Cátedra de cultura Científica de la UPV/EHU organizarán el próximo sábado 25 de mayo esta jornada, en la que una docena de científicos y divulgadoresrepasarán la historia del cosmos

Hilaren 25ean, larunbata, 13.700 milioi urteko bidaia egun bakar batean egin ahal izango dugu, UPV/EHU-ren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Naukasek antolatu duten "Unibertsoa egun batean" dibulgazio zientifikoko jardunaldian. Dozena bat zientzialari eta dibulgatzaileren eskutik, hara hurbilduko direnek kosmosaren, bizitzaren eta gizateriaren historia osoa ezagutuko dute, ordena kronologikoan, Big Bang-etik hasita gertatu diren gertakizunik garrantzitsuenak aztertuko dituzten mintzaldietan. Ibilaldia ez da gaurko egunean etengo, unibertsoak izan ditzakeen bukaera desberdinak azalduko baitira.

Jardunaldia Bizkaia Aretoan izango da (UPV/EHU-ren paraninfoan, Abandoibarra 3), eta 25minutuko dozena bat hitzaldi eskainiko ditu, bi saiotan (goizez eta arratsaldez). Sarrerak doan dira, aretoa bete arte.

informazio gehiago (egitaraua) gaztelaniaz