CRISPR, biologioteknologiaren iraultza

  • 2017/11/29 |
  • Elhuyar

CRISPR teknikak ia edozein laborategiri aukera ematen dio genoma editatzeko. Aurreko teknikak baino askoz merkeagoa izateaz gainera, errazagoa eta eraginkorragoa da. Ekar ditzakeen onurak handiak dira, baina kezkak ere sortu ditu.

2012an argitaratu zuten Sciencen Jennifer Doudnak eta Emmanuelle Charpentierrek bakterioen CRISPR-Cas9 konplexu entzimatikoa edizio genetikorako tresna gisa erabili zitekeela. Konplexu hori RNA gida batek eta Cas9 entzimak osatzen dute. Entzimak DNA mozten du, zehazki RNA gidak esaten dion tokian. Hala, genoma nahi den lekuan editatu daiteke, leku horrekiko osagarria den RNA sintetizatuta.

“Nik oraindik ez dut erabiltzen, baina seguruenik aurten hasiko naiz” dio Jose Antonio Rodríguez Pérez EHUko genetikariak. Leuzemiarekin lotuta dagoen mutazio bat ikertzeko erabili nahi du Rodríguezek CRISPR teknika. Mutazio horrek zer eragin duen aztertzeko, mutazioa duten zelulak behar ditu. “Orain arte aukera bakarra zen pazienteetatik zelulak hartzea; baina hori oso zaila da. Askoz errazagoa da guk laborategian ditugun zeluletan mutazio hori sartzea”. CRISPRekin hori egin dezake.

Irakurri berri osoa.