Gorbeiako Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa. Areatza

Bizkaiko Arratia haranaren erdian, Areatzako plazan dago Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara. 16:00etatik 18:00etara.
Baliabideak:
-Taula interaktiboak, beira-arasak, multimedia proiekzioak.
- Parkearekin lotura duten materialen banaketa eta salmenta.
- Espezialitatutako langileak.
- Ezinduentzako erreztasunak.

Hiru solairuko eraikina. Solairu bakoitza gurutzerainoko ibilbidearen bitarteko guneekin erlazionatuta dago. -Beheko solairua (0-500 m). Lur-azpia eta beheko gunea: ibaiak eta erriberak, uraren indarra, biztanleak, uztako larrea....
- Lehenengo solairua (500-1000 m). Basoa eta bertako biztanleak: Baso-ustiapenak, egitura ekologikoak....
- Bigarren solairua (1000-1481 m). Harkaitzak eta horien irudi bereziak, hitzuloak, gurutzeraino hedatzen den mendiko larredia.

Ikastetxeekin eta beste taldeekin egindako irakaskuntza programez gain, zentro berberetik hurrengo jarduerak burutzen dira:
- Erakusketarako bisita gidatuak: Parketxera doazen pertsona eta talde guztiek ekipamenduaren arduradunak diren pertsonekin bisitak egiteko aukera dute.
- Ibilbide gidatuak: Beti Parketxera egindako bgisitatik abiatuz, ibilbide turistikoak egiten dira egunez Parkeko ingurunean zehar, hauen barne inguruko beste museoetarako bisitak, lanbide tradizionalak, zaharberritzea, etab. sartzen direlarik. Hona hemen ibilbide gidatu hauen adibide batzuk:
- Lanbide tradizional; hestebeteak egitea, euskal baserriaren bilakaera XVI mendetik aurrera, etab.
- Errrotak eta burdinolak.
- Ohizko usadioak eta sagardotegiak.
- Ingurugiro ibilibideak: Ibilbide zehatzak Parke Naturaleko toki ezberdinetatik: Atxular Begia eta Superlegor, Arraba eta Kargaleku, Saldropo eta Atxuriko igarobidea, Baso-ibilbidea, etab.
 

Telefono: 946 739 279
Visitas: Si