Kobenkoba Europako paleolitoko labar-arteari buruzko lehen interpretazio zentroa da, eta gizakiek beren lehen kezka artistikoak azaldu zituzten eszenatokietako batean instalatuta dago: koba batean.

Lurpeko ibilbide guztiz irisgarria dauka eta leize honek aukera ematen dio bisitariari Paleolitoko mundua benetan ezagutzeko; bertan, modu ludikoan ezagutu daiteke Gizateriaren lehen artea, zeina kontinente osoko leize-zuloetako hormetan eta arrokadietan islatu baitzuten duela 35.000 eta 10.000 urte bitartean. Kobaren Sarreran, 10 metroko altuerako ganga ikaragarri handiaren azpian, erakusketa iraunkorra dago, nagusiki interaktiboa, zeinak orainaldira hurbiltzen baititu Paleolitoko biztanleen eguneroko bizitza eta historiaurreko artistek eginiko sorkuntza bereziak, beren sinesmen eta bizipen existentzialen erakusgarri.

Iparraldeko Aretoan, galeria estu baten amaieran, ikus-entzunezko Izotz munduko ehiztariak eta artistak multimedia ikuskizunak azaltzen du nola egiten ziren labar-arteko margo eta grabatuak. Horretarako, irudi ikusgarriak, soinu banda iradokitzailea eta efektu anitzak erabiltzen ditu, airean nahasten dituelarik suaren usaina eta aire izoztuaren ufadak.

Hegoaldeko Galerian Labar Artearen Pinakoteka dago. Bertan bildu dira Europa osoko margo-multzo garrantzitsuenetako batzuen erreplikak (Altamira, Ekain, Lascaux, Pech-Merle, etab.), Europako arte kuaternarioaren distira ezagutzera emateko. Hori guztia, zentzumenentzat bereziki prestatutako argiarekin, Txamanaren hitzak noiz hasiko zain...

Bº SANGRICES (KARRANTZA) ACCESO DESDE LANESTOSA
Karrantza Bizkaia España
Telefono: 628576948
Visitas: Si